XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erredura txikiak.

Iturriko txorretean erre-unea ipintzea izaten da ona miña arintzeko.

Erre-unea ez da ikutu bear, aurretik eskuak ondo garbitu barik.

Puzlak urten ez badabe, baselina edo antzerako pomada bat emon, eta gasa batzuk bata-bestearen gain ipiñita estali (tapau).

Puzlak urten badabe, barriz, ez dira zaztatu ta ustu bear, ezta pomadarik emon ere.

Gasa batzuen bidez estali aizearen ikuturik izan ez dagian.

Erredura txikiak edo azalekoak ere, gorputzean zabal badagoz, kontu aundikoak izan daitekez, eta orduan sendagilleari (medikuari) deitu bear jako leenbaileen.

Erredura aundiak.

1. Soiñekoak sutan badagoz, estalki, burusi (manta) ta onelakoen bidez sua amatatzen aalegindu bear da.

2. Gero, lurrean etzunda ipiñi zorabiorik izan ez dagian, edo aalbait txikiena beintzat.

3. Erre-unea dagon tokian soiñekoak ebaki.

Baiña gorputzari estu erantsita (inkauta) badagoz, erre-unea dagon tokian barik, inguruan ebaki, txarragorik gerta ez dedin.

4. Eskuak ondo garbituta gero, erre-unea gasa esterilizatuz estali.

Gasarik urrean ez badago, izara naiz beste oial garbitu ta plantxatu-barria erabil daiteke.

5. Pomada ta orrelakorik ez emon erredura aundietan.

6. Gorputzaren zati aundi ta zabalean egin badira erredurak, eta zorabio edo konorte-galtzeak izaten badira, onetaz geroago esango dena kontuan izanik lagundu.

7. Konortea galdu barik badago, oso ona izaten da bikarbonato ta gatz piska batekin naastatutako ura emotea.

Litro bat uretan, koillarakadatxo bat gatz eta koillarakadatxo erdi bikarbonato.

Ordulaurenerik ordulaurenera basu erdi bat emonaz, barriro artuko ditu galdutako ur eta gorputzak bear dituanak.

Larritzen eta botaka asten bada, ostera, ez jako ezer artzerik komeni.

Kimika-gaiak egindako erredurak.

Erre-unea ondo-ondo garbitu urez, kimika-gaiak urtu ta desegiteko.

Au eginda gero, beste erredurei buruz goian esandakoa bete.

Erredura ori begi baten egin bada, kontuz baiña ondo garbitu bear da begia ur esterilizatuz naiz gatz-urez.

Gero, gasa batez estali (tapau), eta sendagille (mediku) batengana eroan berealaxe.